XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Materialismoaren kaiolan daude sartuta ezin eskapo, betezinezko nahiean beti, ezertarako.

Bai eta besteak ere....

PURGR.

- Ni ordea bai, bai izango naizela libre! Mortus est, pus no pernea! Mutazioa.

Baina zer da bizia borroka ez bada? Eta bukaera hasiera berria izango da; betiko buelta ta buelta ta buelta ta buelta, beti berdin.

- Amona, kalea pasatzen lagundu zuena eta beretaz hogei urte luze ondoren bakarrik gogoratu zena, loteria -horrenbeste miloilekin zer egingo du ba atso gaixoak! - Bere heriotzean diru guztiarekin gelditzeko bakarrik da, eta Mallorca`ko etxe ederrarekin.

Nazka ematen dit kalean biak paseoan ikusteak.

Putre zikin hori!, ez zara ba zu amona baino lehenago hilko ez!, eta horrela azkenean pakea eman gure sendi gloriosoari!.

Hobe jaio izan ez bazina, zure bizitza nahigabe besterik ez da izan zure ingurukoentzat, ezta besterik izango ere.

Eta zu zeu ere beti sufrimenduan bizi zarela esaten duzunez mesede egingo nizuke berriz ilunpe infinitora zu buelta araziz.

Hala ere, ez zaitut hilko, ez bait nuke zu zoriontsua eginen zituen ezer inoiz egingo.

Edozer gauza egingo nuke zu izorratzeko.

Baina bestalde bera jaio izan ez balitz ni ere ez nintzake izango, eta amona, ez dakit zer izango zen beretaz halako munstro lazgarria euki izan ez balu.

Halako munstroren haziaz sortu banaiz behintzat.

Hobe dut ni ere ondo egotea amonarekin ahal den azkarren, jaunari eskatzen diot, ahal dudan parterik handiena jasotzeko.

Mallorca`ko etxea ere ez zitzaidan gaizki etorriko oporretan eguzkia hartzera joateko.

Eta amonaren txotxeriagatik ere ezin Mallorca`ra joan...; han dauka bere senarra etxea hilobi, edo hobe panteon batetan luxu guztiz bihurtu duelarik.

Han izan zen denok alkarrekin egon ginen lehen eta azken aldia eta han, bigarren solairuko gela ilunean bukatu zituen aitonak bere protesta kasketaldi eta haserre etengabeak, bigarren haurtzaro triste batetan.